PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-06

Luizi batek N-1 errepidea itxiarazi du




Bart gauean izandako luizi baten ondorioz, oraindik ere itxita dago N-1 errepidea Donostiako norabidean, Legorreta parean. Hori dela eta, erretentzio handiak sortu dira; goizeko 9:00etan, Ordiziaraino iristen ziren auto ilarak. Hainbat hondeamakina ari dira lurra kendu eta errepidea garbitzeko lanetan. Bitartean, ertzainek Itsasondo eta Legorreta zeharkatzen dituen errepidetik ari dira zirkulazioa bideratzen.




Testuaren iturria: HITZA

Irudiak: HITZA, NAIZ, DV

No hay comentarios: