PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-09-30

ARANTXA-BERRI TABERNA itxita izango da ostegunarte



Gaur, Irailak 30etik Urriak 3, ostegunarte, Arantxa-Berri taberna itxita izango da Dirudienez tabernariak egun batzu hartu ditu Errealarekin Alemaniara joateko Ea emaitza onarekin bueltatzen diren!

2013-09-26

PILATES IKASTAROA 2013-14



Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.

Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 18:30etatik 19:30etara.  Ikastaroa urriaren 14an hasiko da 2014ko maiatzaren 14an amaitzeko.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 15) eta izena emandako orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 210 €urotakoa izango da (30 euro/hileko) eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan
emandako argibideak jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez.

Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea urriaren 4an  amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara.

2013-09-24

Andoni Illarramendi, Leintz bailarako parroko berria



Legorretan lau urtez parroko lanetan jardun zen Andoni Illarramendi mutrikuarrak beste urrats berria eman du bere apaiz ibilbidean eta misioetako lanen ondoren, Leintz bailarako parrokoa izendatu dute.

Iturria: DV

2013-09-23

A quien corresponda ........


Nuestra amiga Josune nos manda una foto sobre una farola golpeada por algún vehículo. No es de extrañar puesto que la acera, tras desplazar algunos huevos, es habitualmente cruzada por coches, furgonetas y camiones. La acera para el peatón.

2013-09-19

Larunbatean baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa



Larunbata honetan, arratsaldeko 6,30tan, udal baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa izango dugu herriko plaza.

Udal baratzaz gain Ugaro herri ikastetxeko baratzako produktuak ere izango dira ikusgai.

Argazki erakusketa ere izango dugu eta nola ez, bertako piper, tomate eta beste zenbait produkturen dastaketan zintzarria gozatzeko, ardoa eta sagardoa izango dira lagungarri.


2013-09-18

2.000 euro biltzea da aurtengo ELKARTASUN AZOKAren jomuga



Kultur Astearen barnean baina izaera propioarekin, aurtengoan ere, Elkartasun Azoka izango dugu gure herriko plazan. Hain zuzen ere, urriaren 25ean, goizeko 11tatik 2tara.

Azoka osatzeko lagundu nahi dutenek hiru bide dituzte; lehenik, materiala Udaletxera (goizez) nahiz Kultur Etxera (arratsaldez) eramanaz (jostailuak, elektrogailuak, arropa, liburua, diskak, poltsak, etb) Urriak 16 baino lehen; bigarrenik, azokaren antolaketan parte hartuz lagundu dezakezue eta azkenik, nola ez, jeneroa erosiaz.

2011 urtean 1.239 euro jaso ziren ekimen honekin eta aurtengorako 2.000 euro biltzea da helburua.

Baietz lortu!

2013-09-13

¿QUIERE ESTUDIAR EUSKERA EN LEGORRETA?



¿QUIERE ESTUDIAR EUSKERA EN LEGORRETA?

• En la medida en que se formen grupos homogéneos suficientes, se organizarán los cursos en Legorreta, para que l@s alumn@s no se tengan que desplazar.

• El Ayuntamiento subvencionará el 75 % de la matrícula si la asistencia es del 80 % (máximo 400 €).

• El Ayuntamiento de Legorreta ofrece ayudas por aprender euskara fuera del municipio.

Los interesados tendrán que apuntarse en el Ayuntamiento antes del día 16 de septiembre  y posteriormente se realizarán pruebas para medir el nivel de cada un@ y convocará una reunión para estudiar la posibilidad de formar grupos.

2013-09-12

Udalak langile bat kontratatu nahi du



Legorretako Udalak, Aldundiko laguntzari esker, 5 hilabetetarako langile bat kontratatuko du herriko langabetuen artean.

Langilearen eginkizuna herri ondasunak berritzea eta txukuntzea litzateke.

Interesa dutenek Irailak 20 baino lehen eman beharko dute izena Udaletxean bertan.

2013-09-11

CURSO AISA, PARA INMIGRANTES



El Grupo de Trabajo de Cultura del Ayuntamiento de Legorreta a organizado,   el curso de euskara AISA,  dirigido a las personas residentes en el municipio.

A continuación se os detalla la información sobre el nuevo curso que ofertamos.

CURSO

El curso tendrá una duración de  60 horas  y se repartirá en 30 días lectivos de dos horas de clase cada uno.

LIBROS

En las clases se utilizará la metodología AISA. Se utilizarán los libros de texto AISA y el Diccionario Ilustrado AISA en siete idiomas. Todos los libros serán financiados por el Ayuntamiento.

MATRÍCULA E INFORMACIÓN

Las plazas serán limitadas, con un mínimo de 6 alumn@s.

La matrícula será de 18,50 euros.

El último día para apuntarse será el  16 de septiembre.  La inscripción se realizará en el ayuntamiento, personandose por la mañana o llamando por teléfono (943 084000)

Fuente: Ayuntamiento de Legorreta

2013-09-10

Igor Esnaolak laugarren egin du Europako Sega Txapelketan



Hego Tirolgo Toblach herrian igandean jokatu zen Europako Sega Txapelketa. Gizonezkoen maila nagusian Igor Esnaola legorretarrak laugarren postua eskuratu du. Bera izan da euskal segalarien artetik onena. Euskal Herriaren izenean jokatu dute Almitzako segalariek lehiaketa, bi urtean behingoa.
Europako txapela Armin Betschart suitzarrak jantzi du aurten ere. Eslovenian ere, 2011n, hura izan zen garaile. Podiumeko hiru koskak suitzarrek bete dituzte, baina lehen zazpi tokietatik bost ere. Hain zuzen, euskaldunak izan dira suitzarren nagusitasun erabatekoari nolabait aurre egin dieten bakarran. Esnaolaren 4. postuarekin batera, Bixente Mitxelenak 6. bukatu du.

Iturria: HITZA