PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-09-19

Larunbatean baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa



Larunbata honetan, arratsaldeko 6,30tan, udal baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa izango dugu herriko plaza.

Udal baratzaz gain Ugaro herri ikastetxeko baratzako produktuak ere izango dira ikusgai.

Argazki erakusketa ere izango dugu eta nola ez, bertako piper, tomate eta beste zenbait produkturen dastaketan zintzarria gozatzeko, ardoa eta sagardoa izango dira lagungarri.