PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2015-04-23

Izaskun Zubeldia, EAJ-PNVren Legorretarako alkategaia


Izaskun Zubeldia Otegi, 50 urteko legorretarra izango da EAJ-PNVk Legorretako udaletxerako alkategai bezala aurkeztuko duen pertsona.

Ezkondua, 2 semen ama eta enpresa pribatuan administrari lanetan dihardu.

Udaletxean zinegotzi lanean esperientzia du, hain zuzen ere, Kulturaren alorrean eta udal karguaz gain, ibilbide luzea du bai kultur elkarteetan bai ekintzen antolakuntzan.

Posta Botua egiteko zerbitzua Maiatzaren 14 arte

Legorretako EAJ-PNVk arrazoi batengatik edo besterengatik, Maiatzaren 24an, herritik kanpo egongo direnentzat, postazko botua bideratzeko zerbitzua jarri du martxan eta horretarako, Maiatzaren 14 bitarte, informazioa eskeini eta paperak egiten lagunduko duten bi telefono zenbaki jarri ditu: 699.467686 / 665.704504.