PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-19

Atez atekoaren informazio bilera gaur




Gaur atez atekoaren informazioa zabaltzeko azken bilera ospatuko da ilunabarreko 7tan Udaletxeko pleno aretoan.


Iturria: DV


Bestalde, informatu beharrean gaude, aurreko egunetan zaborra ateratzeko zintzilikarioak ipintzen ibiliak direla eta gaur, aldiz, udal langileak atez atekoaren aurkako plataformakoek zuhaitzetan jarritako poltsak kentzen jardun direla goizean zehar.

HARRIPILA Kiroldegiko ittuteak





Azken hilabeteotan izandako eguraldi kaxkarrak eta euri jasak HARRIPILA kiroldegiko teilatuan bere eragina izan du eta horren ondorioz, ittuteak sortu dira, anonimo batek bidalitako argazkian ikus daitekeen bezala.

Egia esanda, kiroldegia egin zenetik urte batzu igaro dira eta albotako itxituraz aparte, teilatuko azpiegituran ezer gutxi mantenienduko lanetan.