PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-03-07

Herri Antzokiaren inaugurazioa asteburu honetan



Ostiralean inauguratuko da ofizialki Legorretako Herri Antzokia, martxoaren 11n. Ostiral iluntzean, 19:00etan zabalduko dira antzokiko ateak, eta aretoa bera ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Txoko asko ditu, eta gora eta behera ibili ahal izango da, instalazioak ikusteko. Hori dena, luntx batez lagundurik.
Larunbatean, berriz, martxoaren 12an, umeentzako ikuskizun bat izango da: Kiliklon taldearen Kortxea doktorearen abenturak. 17:30etan hasiko da.
Eta igandean, martxoaren 13an, gazte eta helduentzako kontzertu akustiko bat izango da: Hesian taldeko Zuriñe eta Fran. 19:00etan hasiko da. 14 urtetik gorakoentzat izango da hori.
Ostiralerako ez da sarrerarik beharko, baina larunbaterako eta iganderako bai. Doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira udaletxean, goizez, edo kultur etxean, arratsaldez.

Bihar, Emakume eguna ospatuko da Legorretan