PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-01-19

Xabier Mata legorretarrak irabazi du Lemniskata elkartearen argazki lehiaketa


Legorretan izango da Bitcoinak eskuratzeko Gipuzkoako lehen kutxazaina


"2009an sortutako diru birtuala da bitcoina, hedapen handia izan duena eta interneten ordaintzeko gero eta gehiago erabiltzen dena. Birtuala izan arren, ordea, gainerako diruek duten 'azpiegitura' du, kutxazainak barne.
Gipuzkako aurrena Legorretan jarriko dute, N-1eko zerbitzuguneko kafetegian. Bitcoinak saltzea eta erostea ahalbidetuko duen tresna ATMs Bitcoin Exchange enpresak jarriko du. Egoitza Gironan duen enpresa honek hainbat kutxatzain ditu honezkero Espainiar estatuan. EAEn bada beste bat, Gasteizen.
Bitcoinak, enpresak ohar baten bidez adierazi duenez, diru arruntaren truke alda daitezke, eta gero eta denda gehiagok onartzen dituzte ordainketak egiteko." Iturria: DV