PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2014-10-07

Ikurrina BAI espainola EZ?



Azken urtetan sarritan entzun dugu "Ikurrina Bai, Espainola Ez" oihua.

Hamaika manifestazio, bandera erreketa eta herri askotan kale liskarrak bizitu ditugu, hainbat udaletxetan, gobernu zentralak derrigortuta, bandera espainiarra jarritakoan.

Orain berriz, ezker abertzalea dugu, herriz herri, udaletxetako balkoitan bandera espainiarra jarri duena eta heuren aldekoak, noski, lotsatuta egon arren, ixilik!.

Legorretan ere, beste horrenbeste. Udal balkoian, espainola dantzan eta orain arte, aurkari sutsuak zirenak, burua makur.

Hamaika ikusteko jaio ginen ta.....