PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-10-02

Ostiralerako eman behar da izena PILATESko ikastaroan



PILATES IKASTAROA 2012-13

Legorretako Udaleko Kultur Batzordeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.
Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 
18:30etatik 19:30etara. Ikastaroa urriaren 15ean hasiko da 2013ko maiatzaren 13an amaitzeko.
Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 15) eta izena emandako 
orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 210 €urotakoa izango da (30 €uro/hileko) 
eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan emandako argibideak 
jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko
 ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara.