PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-01-22

Gaur gauean Mus txapelketa Aldapa Haundin



Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketarako baliagarri diren herrikako kanporaketak bost herritan egingo dituzte, asteburu honetan, Goierrin. Gaur eta bihar dira saioak. Orain arte, eskualdean saio bakarra izan da, Itsasondon, lehengo larunbatean.
Gaur hiru tokitan ariko dira jokoan. Legorretan, Aldapa Haundi elkartean izango da herriko lehiaketa, 23:00etan hasita. Gabirian, Osinalde elkartean da hitzordua; izen-ematea 21:00etan zabalduko dute. Eta Zaldibian, Joxepane ostatuan ekingo diote, 22:00etan.
Larunbatarekin, bihar, beste bi saio daude. Arriaranen, auzoko kanporaketa Intxaurpe elkartean izango da, 16:30ean. Zegamakoa Itzala tabernan da, 16:30ean hasita hori ere.
Hurrengo asterako beste lau saio daude aurreikusita: Mutiloan eta Seguran 29an, eta Lazkaon eta Beasainen 30ean. Ormaiztegiarrek otsailaren 6rako datatu dute euren saioa.
Iturria: Goierriko HITZA

London-Legorreta, dena Lz hasten da