PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-01-13

Jubilatuen Karta Jokuetan partehartzeko deialdia




Jubilatuen arteko Mahai Jokuak hemen dira berriro eta aurtengorako izena emateko epea zabaldu du elkarteak. Bihar astelehena eta etzi, asteartea, goizeko 11,30tatik 12,30tara ALDAIETA jubilatu elkarteko bulegoan eman beharko dute beren izena parte hartu nahi duten jubilatuek.