PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-01-23

17 urteko kartzela zigorra Aitor Esnaolarentzat




ETAko kide izatea eta armak eta lehergailuak izatea egotzita zigortu dute Esnaola legorretarra. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Lander Etxeberria. ETAri laguntzea egotzita epaitu zuten joan zen astean, Aitor Esnaolarekin batera, baina auzitegiak ebatzi du ez dagoela esaterik Etxeberriak erakunde armatuari lagundu ziola.
Esnaolari, berriz, hamazazpi urteko zigorra jarri dio auzitegi horrek. “Talde terroristako kide” izatea egotzita, zortzi urteko zigorra, eta bederatzikoa armak eta lehergailuak edukitzeagatik. Espetxetik irteten denetik aurrera, sei urteko inhabilitazioa ere jarri dio auzitegiak Esnaolari, eta epaiketaren gastuen erdiak ordaindu beharko ditu.
2011n atxilotu zituen bi horiek Guardia Zibilak, Igor Esnaolarekin batera. Inkomunikatuta eduki zituzten, eta hirurek tortura gogorrak jasan zituztela salatu zuten.

Iturria: HITZA


Bilkoinek galdu egin zuen Oiartzunen aurrean




Bilkoin futbol taldeak Oiartzunen aurka 2-3 galdu egin zuen ostiralean Harripilan jokatutako partida. Hala jasotzen du Oiartzungo DVren herri kronikak:
"Areto futbolean, Oiartzungo taldeak 2-3 irabazi zuen Bilkoin Legorreta Eredu taldearen aurka. Hala, hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuen herriko taldeak. Bigarren postuan dago sailkapen nagusian, 31 punturekin. Liderra, Isu Leihoak, puntu batera dauka."

¿Sabía usted que ...



mientras EHBILDU critica al Gobierno Vasco por adelantar la paga extraordinaria de  sus funcionarios del mes de Junio al mes de Enero con el objetivo de paliar la perdida de la extraordinaria de Navidad, el Ayuntamiento de Legorreta, con mayoría absoluta de BILDU, ha optado por adelantar la paga extraordinaria de Junio a Enero?