PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-10-30

Andoiango berdinketa ondoren Bilkoin LIDER



Andoaingo berdinketarekin lortutako puntuari esker, gure herriko futbol taldeak bere mailako lidergoa lortu du.

Gogoratu bestalde, bihar, iluntzeko 9,30tan Harripilan jokatuko duela Lasarte-Oriako Ventanas Isu taldearen aurka.

Iturria: DV


Informatikako ikastaroak antolatzeko bilera BIHAR

 

 

INFORMATIKA IKASTAROAK ANTOLATZEKO DEIALDIA

Izena emateko epea: urriak 31, ostirala
Lekua: Patxi Ezkiaga Kultur Etxea

LEGORRETAKO UDALA - KULTURA

Nafarroa OINEZen aldeko ekimena PIKUZALEOK elkarte berriaren eskutik



Atzo arratsaldean jasotako oharrak hala zioen:


pikuzaleok! Legorreta eta Euskal Herriko kultura, bere zentzu zabalenean, sustatzeko asmoz sortzen ari garen elkartea da.


Elkartea eratzen joango gara. Aurkezpena ere egingo dugu baina bitartean abian jarri nahi dugu eta gure ustean, zer hobeto, euskararen aldeko ekimen batekin baino hastea.



Erantsia bidaltzen dizugu gure lehen ekimenaren kartelatxoa eta nola ez, zuen laguntza eta babesa izatea espero dugu.



Adio!


pikuzaleok!"


pikuzaleok! elkarteak bihar, asteazkena, arratsaldeko 6tatik 9tara bitartean Nafarroa OINEZen aldeko ekimena antolatu du eta ikastolen aldeko festa eguraldi txarragatik kaltetua izan zenez, legorretarron dirua lortu nahi dute Nafarrora bidaltzeko.

Ekimena txanpon ilada erraldoia egitea izango da eta horretarako PIKUZALEOK elkartekoek herriko plazan bilduko dira ahalik eta txanpon iladarik haundiena lortzeko.

Espero dugu, ekimenak Gazte Pikuren haserarekin eta tabernetako Pintxo Poterekin bat egiten duenez, kalea girotzea eta ahalik eta diru gehien biltzea Nafarroako euskara eta ikastolen alde.