PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-14

Dantzari Txikiak Zaldibin




Igandeontan, martxoaren 17an,  Zaldibin zazpi dantza taldeak elkartuko dira XXIII.Dantzari Txikien Eguna festa ospatzeko.
Parte hartuko duten taldeak honako hauek dira:
DANTZA TALDEAK
AMETS BIDE  (ORDIZIA)
AURTZAKA  (BEASAIN)
IRRINTZI ALAI  (LEGORRETA)
GORUNTZ  (GABIRIA)
ALURR (IBARRA)
GURE TXOKOA  (BERA)
IZTUETA  (ZALDIBIA)

EGITARAUA:
  • 11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko gara eta hamaiketakoa banatuko da.
  • 12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.
  • 12:45ean: DEIA. Berriro ere plazan elkartuko gara eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra  egingo dituzte.
  • 13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.
  • 14:00etan: BAZKARIA. Haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera eta arduradun eta txistulariak, berriz, elkarte batera.
  • 16:30tan: MODESTO –rekin JAIALDIA. Herriko plazan.

Gaur KORRIKA




15,00 - KORRIKA Txikia, merienda eta jokuak
18,00 - KARAOKE
19,00 - Pintxo-potea
20,00 - KORRIKA Eredutik hasita