PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-04-29

AZINTZIO Jaietako egitaraua, zure esku!

 


Hementxe da AZINTZIO jaietako egitarau osoa

Bihar, Azintzio aurreko asteburu oparoa izango dugu

LARUNBATA, APIRILAK 30 - SABADO 30 DE ABRIL








JUDO ETA KARATEA

Arratsaldeko 5etan, Judo eta Karate erakustaldiak Plazan.


ABESBATZAREN KONTZERTUA.

Arratsaldeko 8etan, Burlatako SAN BLAS eta Legorretako

ELEKUN Abesbatzek eskainitako Kontzertua Herri Antzokian.






LEGORRETAKO UDALA – KULTURA

UGAROTARRAK GURASO ELKARTEA

ELEKUN ABESBATZA

BURLATAKO SAN BLAS ABESBATZA

2016-04-25

Astazkenean Ipuinaren ordua



Datorren asteazkenean, apirilak 27, Legorretako Udal Liburutegian izango dugun KULUNKANTAURI izenburudun ipuin kontaketa saioaren berri eman nahi dugu.

Ibai Esoainek eskeiniko digun saio hau bereziki 6-12 urte bitarteko haurrei
zuzendua dago eta etortzen den ororen gustokoa izatea espero dugu.

Zabor hausnarketa abian da


Legorreta UEMAn maiatzan sartuko da



Azken osoko bilkuran gehiengoz onartuta, Legorreta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Maiatzaren 28an izango du mankomunitateak batzar nagusia, Leitzan, eta hantxe onartuko da sartzea; beste bi herri ere sartuko dira egun berean: Dima eta Ziortza-Bolibar.
Herrian euskarak dituen ahulguneak indartzeko laguntza izango da Uema, bai udalera begira, eta bai herrira begira. Hauexek dira helburuak:
1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
3.- Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.

2016-04-11

LOTSAGARRIA: Herri Antzokia inauguratu eta hilabete pasa ondoren, itxita.



Martxoaren 11an inauguratu zen Legorretako Herri Antzokia ekitaldi xume eta ederrean. Bertan izan genuen aukera azken hilabeteetako obren emaitza ikusteko.
Denen gustura egitea oso zaila omen eta komentario ugari entzuten badira ere, batez ere eserleku asko galdu direlako eta geratu diren gelak nahiko txikiak direlako, aitortu beharrean gaude, lokalak aukera haundiak eskeintzen dituela, zerbait egin nahi duenarentzat.
Hori bai, lotsagarria da, inauguratu zenetik hilabete pasa denean, oraindik, itxita jarraitzea.
Gero, mingaina ederki asko astitzen dugu, goiko politikarien jokabidea eta inaugurazioko argazkirako alperrikako lan ugari egiten direla baina gure herrian, horrelakoa egin dute, obra bukatu baino lehen inauguratuz, eta inork ez du ezer esaten.

2016-04-01

Ostegunean Aldaietako jubilatuak IRATXERA



Legorretako Aldaieta jubilatu elkarteak apirilaren 14rako, osteguna, prestatu du aurtengo lehenengo txangoa. Iratxeko monasteriora (Nafarroa) joango dira, autobusean. Egunpasa izango da, eta bakoitzak 30 euro ordaindu behar du. Joan nahi dutenek astelehenean eta asteartean (apirilak 4 eta 5) eman behar dute izena, elkarteko bulegoan (11:30-12:30).

Asteazkenean IPUINAREN ORDUA

Ipuinaren Orduari jarraipena emanez, datorren asteazkenean, apirilak 6, Maite Franko ipuin kontalari hondarribiarra izango da Legorretan. 4-6 urte bitarteko haurrentzako saioa emango du: Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria.
Aurrekoetan bezala, arratsaldeko seietan izango da, udal liburutegian.