PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-01-11

Aitor Esnaolaren senitartekoekin elkartasun JAIALDIA




Euskal presoen alde HERRIRA elkarteak antolatutako manifestazioarekin bateginaz, Legorretako udalak bandoa argitaratu eta atarietan ipini bihar Bilbon izango den manifestazioan herritarren partehartzea sustatzeko. Horrezaz gain, urtarrilaren 17an Aitor Esnaolaren epaiketa izango denez, bere aldeko elkartasuna agertzeko herrian egingo diren ekimenekin bat egin eta hemen ere, herritarrren partehartzera gonbitea luzatzen du.

Igande honetan Legorretako HERRIRAk antolatuta Aitor Esnaolaren senitartekoekin elkartasuna agertzeko Herri Kirol jaialdia izango dugu herriko plazan.

Goizeko 11,30tan Herriko dantzariak

Goizeko 11,45etan Olalde gazgategiko arkumea pintxotan eta gazta banatuko dira sagardo eta ardoz lagunduta.

Goizeko 12,00 tan Herri Kirolak: herriko gazteez gain, Azurmendu, Arrospide, Goenatxo aita-semak, Intxausti, Gorostidi, Etxaburu, Jaxone Aranburu, Igor Esnaola eta Gabirondo bealzako txapeldun haundiak arituko dira.

Aitor Sarriegi eta odei López bertsolariek girotuko dute jaialdia.

Edalontzia 2 euro kostako da eta lortzen den dirua itor Esnaolaren epaiketara joateko bidai gastuetarako erabiliko da.

Haurreskolan izena emateko epea Urtarrilaren 18an amaitzen da



Ugaro-Legorreta Haurreskolak jakitera eman duenez, urtarrilaren 14tik 18ra izango da matrikulazio berria egiteko epea, 2011n, 2012an eta baita aurten jaiotako haurrentzat. Orain matrikulatzen diren haurrek, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi ahalko dute. Eskaera orria eskuratzeko eta informazio gehiagorako, haurreskolarekin jarri harremanetan.

Iturria: DV