PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-06-10

Igandean DANTZARI-TXIKI eguna legorretan



Igande honetan izango da aurtengo Dantzari Txiki Eguna Legorretan.
Goizeko hamaiketan, herriko plazan bilduko dira dantzariak; hain zuzen, Beasaingo Aurtzaka, Zaldibiako Iztueta, Ordiziako Amets Bide eta Urdaneta, eta Legorretako Irrintzi Alai; bertan, hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, eguerdiko hamabietan, herriko auzoetan dantza egingo dute. Plazara iritsita, eguerdiko ordu batean, hainbat dantza eskainiko dituzte, aurreskua eta ikurrin dantza tartean. 
14:15ean, berriz, bazkaria izango da. Festa amaitzeko, 16:30etan DJ Porruren emanaldia izango da plazan.

2016-06-09

JOXE LASA, Tolosan omendua


 
Herriko algoazila den Joxe Lasa Tolosako Uzturpe ikastetxeak urte amaierako festan omen dute, ikastetxe horretako guraso elkarteko lehendakari lanetan 6 urte jardun ondoren.

Iturria: GOROSTI bloga

2016-06-08

Alkateak URKIJOren hizkera sexista salatu du


 
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak joan den astean gutun bana bidali zien euskal estatuari buruzko galdeketak egitera zihoazen herrietako alkateei. Gutunean esan zien uko egin behar ziotela galdeketa horietan instituzionalki parte hartzeari, eta Toki Araudiaren Oinarrietako 7/1985 legea aipatu zien horretarako. Bada, Zelai Amenabarro Legorretako (Gipuzkoa) alkateak beste lege bat argudiatuz erantzun dio, eta eskatu dio hurrengoan ez erabiltzeko aurreko astean bere gutunean erabili zuen "hizkera sexista".

Gehiago irakurtzeko: BERRIA