PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-12-20

Atez ate udaberrian abiatuko dela iragarri du alkateak



Sasieta mankomunitateko lehendakaria eta beste alkateekin batera, Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezek prentsaurrekoa eman du, atez ateko sistema udaberrian inposatuko dutela jakitera emateko.



Iturria: HITZA

LEGORRETA GARBIAk deituriko KONZENTRAZIOA



Bihar, arratsaldeko 7tan eta Udaletxearen aurrean,  5. zaborrontziaren alde eta Atez Atekoaren aurkako konzentrazioa antolatu du LEGORRETA GARBIA plataformak.

Egun horretan LEGORRETA GARBIA plataformak bildu dituen 555 sinadurak entregatuko ditu Udaletxean.


Iturria: Legorreta Garbia




DVk ,  bestalde, Legorreta Garbiaren konzentrazioaren berri ematen du orrialde orokorretan.