PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-11-27

Pentsio murrizketen aurkako KONZENTRAZIOA bihar



Bihar, arratsaldeko 7tan, udaletxe aurrean eta ALDAIETA jubilatu elkarteak deituta, pentsioen murrizketen aurkako konzentrazioa egingo da.

Jubilatuek antolatutako ekimena bada ere, herritar guztiak partehartzeko deia luzatzen dute.

2013-11-25

Arratsaldean ZERGAITIK? ipuin kontaketa saioa



Gaur arratsaldeko 5etan, udal liburutegian eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunaren egitarauaren barnean, ZERGAITIK? ipuin kontaketa izango da.

2013-11-22

Gaur eta bihar NEGUKO FESTA




Azaroak 22, ostirala (Sta. Zezilia eguna)
19:00etan: ELEKUN Abesbatzaren emanaldia

herriko kaleetan zehar.

Azaroak 23, larunbata
17:30etan: Kalejira MUSIKA ESKOLAko

Txistulari eta Abesbatzarekin (Sta. Zezilia

ospatuz).

18:30etan: GAZTAINA JANA Udal

Pilotalekuan.

LEGORRETAKO UDALA-KULTURA

UGAROTARRAK GURASO ELKARTEA

ELEKUN ABESBATZA

MUSIKA ESKOLA

2013-11-20

Amaierarik ez duen herri bideen INBENTARIOA




Orain 3 urte paseak Legorretako Udalak, SENDO enpresarekin batera, herri bideak zehazteko eta heuren inbentarioa egiteko asmoa plazaratu zuen herritarren aurrean.

Lana egiteko epea urte eta erdikoa bazen ere, 3 urte pasa dira eta oraindik lana amaitu gabe dago.

2013-11-19

VOX POPULI



VOX POPULI es que Gorka, actual titular del bar ArantxaBerri dejará el negocio para finales de año. una verdadera pena.

No obstante, el bar será regentado por la experimentada Mari Jose Irastorza y su hijo Eneit.

Suerte a todos.

2013-11-16

Pello Iturrioz "PANTXO" hil da. Goian Bego



Gaur arratsaldean jakin dugu Ajoain baserriko Pello Iturrioz PANTXO hil dela. Gaitz gogor bezain luzea sufritu ondoren hil da Bilboko Kruzeseko hospitalean.Bere aldeko hileta elizkizuna astelehenean ospatuko da Salbatore deunaren parrokian arratsaldeko 7tan. Goian Bego.

2013-11-15

JOSUNE OTAMENDI hil da. Goian Bego



Gaur goizean, Legorretako herria izugarriko berri tamalgarriarekin jeiki da, hain ezaguna zen Josune Otamendi hil da. 

Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, larunbata, arratsaldeko 7tan izango da Salbatore deunaren parrokian.

Besarkada bat bere familiarentzat.

Goian Bego


Bihar SAGARDO EGUNA



Bihar, arratsaldeko 6tatik aurrera, SAGARDO EGUNA ospatuko da herriko plazan. 6 sagardotegietako uzta izango dugu dastatzeko eta horrezaz batera, pintxoak izango dira. Edalontzi bakoitzak 3 eurotako kostua izango du eta pintxo bakoitzeko euro bat.

Antolaketa lanetan herriko hiru elkarteak jardungo dira: Jota-Kea, Bilkoin eta Aldapa-Haundi.

2013-11-13

Zaborrak %18 gora azken bi urteotan




Beste hainbat herritan gertatzen ari den bezala, atez ateko zabor bilketa onartzearekin batera, zabor zerga igotzea datorkigu, hain zuzen ere, sistema hau dexente garestiagoa delako.

Legorretako udalaren webgunea itxita dagoenez ezinezkoa zaigu zabor bilketaren sarrerak eta irteeren jarraipena egitea baina Foru Aldundiko ogasun saileko UDALGIDAn begiratuta, berehala ohar gaitezke, zabor bilketaren defizita ez zela oso kezkagarria ez 2008, 2009, 2010 ez 2011 urteetan, oso bilakaera lasaia bait zeraman. Hori bai, 2012 urtean, zabor sistema berria zetorrela jakitean, zerga bilketa bixkortu egin zen eta zer esanik ez, 2013 urtean.

Udalak errekonozitzen duen bezala, 2013 urtean zabor zerga %8an igo zuen eta 2014rako, beste %10ean. Hau da, azken 2 urteotan %18an.

Hori bai, atez atekoari dagokion erabakia makillatzerakoan, defizit historikoaz mintzatzea da argudio errezen eta ofiziala.

2013-11-11

Bihar ODOLA ematera




Bihar arratsaldeko 5etatik 8,30ak bitarte Odol emaileek heuren zita dute Parroki Etxean. Azkenaldiotan bezala, aurrez txanda hartzeko aukera eskeini zaie emaileei Elkarteko arduraduneekin hitzeginda.

2013-11-08

Gaur iluntzean HARRIPILAra Bilkoin animatzera



Gaur gaueko 9,3otan Legorretako BILKOIN futbol taldeak Lasartekoen aurka jardungo da eta hantxe izango da, betiko jendetza, herriko jokalariak babesten.

Bihar, bestalde, gazteenzak Arrasaten jokatuko dute.

Iturria: DV

Bihar TXERRIKI FESTA




Bihar, larunbata, arratsaldeko 6tatik aurrera TXERRIKI FESTA izango dugu Legorretako plazan, Herriko jubilatu eta Guraso elkartek antolatuta eta Udalaren laguntzaz.

Txerria zatikatu, odolkiak egin eta hauen dastaketa, sagardo eta ardoaz bultzatuta, izango dugu guztion gozamenerako.