PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-07

Andoni Goikoetxea, gazteluarra, atxilotu dute



Andoni Goikoetxea segalari gazteluarra atxilotu berri du poliziak, ustez, Legorretako Aitor Esnaolarekin batera, ETAko ERREKA komandoren partaidea izateagatk.

Iturria: DV 

MAGIA POTAGIA! Atez atekoarekin Legorretako zaborraren %52a desagertu egin da



LEGORRETA GARBIA herri plataformak Legorretako Udalak eta Sasietak atez atekoaren lehen hilabetekoari buruz egindako balorazioaren aurrean, erreakzionatu egin du eta hainbat kartel ipini du herriko kaleetan beren posizionamenduaren berri emateko.

Beren ustean, gaika jasotzerakoan %72ra iristea ez da inongo miraririk, lehendik jasotzen zen %33ari, organikoa den %39a gehitu besterik ez dagoelako.

LGren ustean, portzentaietan baino, jasotako zabor kiloaz hitzegin beharko genuke eta 2011 urtean, beirarik gabe, astean 9.240 kilo jasotzen zirela kontuan izanik (SASIETAko datu ofizialak dira) eta oraingo honetan,beirarik gabe ere, astean 4.346 kilo jaso direla esan denean, oso garbi geratzen da, aurreko urteekin aldenduta, atez atekoaren sistemaren aplikazioarekin zaborraren erdia baino gehiago, hain zuzen ere, 4.894 kilo, %52a desagertu egin dela, edo hobeto esanda, bidaiatu egin duela beste herri batzutara.

LGren ustean, insumisioarekin jarraitu behar da, balkoitako poltsak mantendu, udal tasen domiziliazioa kendu eta argi utzi nahi dute, azkenik, beraiek zeharo aurka daudela atez ateko kuboen aurka egindako erasoekin.