PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-09-10

Igor Esnaolak laugarren egin du Europako Sega Txapelketan



Hego Tirolgo Toblach herrian igandean jokatu zen Europako Sega Txapelketa. Gizonezkoen maila nagusian Igor Esnaola legorretarrak laugarren postua eskuratu du. Bera izan da euskal segalarien artetik onena. Euskal Herriaren izenean jokatu dute Almitzako segalariek lehiaketa, bi urtean behingoa.
Europako txapela Armin Betschart suitzarrak jantzi du aurten ere. Eslovenian ere, 2011n, hura izan zen garaile. Podiumeko hiru koskak suitzarrek bete dituzte, baina lehen zazpi tokietatik bost ere. Hain zuzen, euskaldunak izan dira suitzarren nagusitasun erabatekoari nolabait aurre egin dieten bakarran. Esnaolaren 4. postuarekin batera, Bixente Mitxelenak 6. bukatu du.

Iturria: HITZA