PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2015-12-17

Gaztetxearen XI. urteurrena ospatzeko asteburua


Asteburu honetan, Legorretako Gaztetxearen XI. urteurrena ospatuko da Gazte Pikuk antolatuta. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurtik aurrera. Horrela, 19:00etan, gabon kanten entsegua dago gaur. Bihar, 16:00etan, poker txapelketa. Izen ematea: 15:45etatik 16:00etara. Parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira. Sariak hauek dira: lehenengoak, jasotakoaren %70a eta bigarrenak %30a. 18:00etan, berriz, txupinazioa eta buruhandien txanda izango da. 21:00etan, afaria eta gauerdian, karaokea. Larunbata, bazkaria eta partidak amaitzean Karropoteoa. Gaueko 23:00etan, kontzertuak antolatu dituzte Katekexix eta Guri 5 taldeekin.

Iturria: DV

Gasolindegi zaharra ITXITA


Ohituren aldaketa, bide berriak eta berriztatze faltak Legorretako gasolindegi zaharrak bere ateak itxi eta argiak itzali ditu, oraingoz bederen.
Pena bat baina .....

Elkartasun azokaren KARTELA