PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2014-11-04

Dena ez da LIBRE



Asteburu honetan herrian Gazte festak izan ditugu eta esan beharrean gaude, jende ugarik hartu duela parte Gaztetxetik antolatutako ekintzetan; agian, Koateko igoera izanda partehartze aldetik eskaxena.

Jende ugari, umore, ezinhobea eta musika ordu txikitaraino edo hobeto esanda, gosaltzeko garairaino.

Hala ere, herriko beste jende bat oso haserre agertu da, horrelako jaiak politizatzeko egindako ahalmenarekin, festetako karpan eta beste hainbat tokitan, LIBRE plataformako leloak eta propaganda jarriaz.

Are gehiago, herriko hainbat fatxada pribatu (ondo selekzionatuak noski, norberaren sokakoak ez haserretzearren) eta ondare publikoa (kaleko arraultzak, kiroldegi, haur jolastokia, gaztetxea, kultur etxea,...) zikinduz.

Onartezina. Ea zeinek ordaintzen duen pintadak kentzea kostatzen dena!

2014-10-20

EDERFIL, la planta más productiva de Europa



La empresa cooperativa EDERFIL-BECKER ha logrado ser la planta más productiva de Europa en su sector y un modelo de gobernanza horizontal, referencia para el grupo Mondragón al que pertenece.

Ederfil-Becker
Producción. La cooperativa guipuzcoana englobada en la Corporación Mondragon fabrica hilo de cobre y de aluminio, utilizados como conductores eléctricos para aplicaciones como alternadores, motores, componentes para automoción, electrodomésticos, sistemas de iluminación, etc.
Facturación. El pasado año Ederfil-Becker registró una cifra de negocio de 144 millones de euros, cifra que espera incrementar en el presente ejercicio.
Inversión. Desde 2008 la compañía ha invertido cuatro millones de euros anuales en maquinaria y en sistemas de gestión de la información productiva en tiempo real en sus dos plantas de Legorreta y Alegia.

cuota de mercado

40%

Cuatro de cada diez kilos de cobre que se venden en el mercado europeo para alternadores son fabricados por Ederfil-Becker.

Fuente: NdG

2014-10-17

Hementxe da aurtengo KULTUR ASTEA



URRIAK 22, ASTEAZKENA

17:00 Hitzaldia: "Bakardadeari aurre egiteko aukerak" Herri Zineman Izarne Lizaso

piskologoaren eskutik (Lahar Elkargoa). (E/C).

17:30 Pello Añorga ipuin kontalaria Liburutegian 4 urtetik aurrerako gazteentzat. (E).

19:00 Buruhandiak.

19:30 Kantu Jira Udaletxe aurretik abiatuta, Elekun Abesbatzaren eskutik. (E).

URRIAK 23, OSTEGUNA


17:00 Hitzaldia: "Bilobak zaintzen dituzten aiton-amonentzako laguntza eta jarraibideak" Herri

Zineman Maitane Fernandino psikologoaren eskutik (Lahar Elkargoa). (E/C).

19:00 Buruhandiak.

19:30 “Kultur aniztasunaren bidetik integrazioa” proiektuaren aurkezpena Dar-Dar

Produkzioaken eskutik Pleno Aretoan. (E/C)

URRIAK 24, OSTIRALA


16:30 Pote, Igel eta Toka Txapelketa, jubilatuentzat.

17:00 “Legorparty 2014” ordenagailu topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

23:00 Legorretako XX. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean.






URRIAK 25, LARUNBATA

Aldaieta eta Ugarok antolatutako Sagar Eguna.

Sagar bilketa Ugaro Herri Ikastetxeko ikasleen eskutik (urriak 15)

11:00 Sagarraren garraioa Guadalupeko ermitatik plazara.

11:30 Sagarraren harrera Irrintzi Alairen eskutik.

11:45 Sagarraren lehen prentsaketa eta bere muztioa jasotzea.

17:00 Sagarra eta bere deribatuen erakusketa zabaltzea.

17:30 Sagarraren bigarren prentsaketa eta bere muztiooa jasotzea.

20:00 III. AITZOL ARAMAIO Korto Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari

banaketa, Herri Zineman. (E/C).

URRIAK 26, IGANDEA


10:00-18:30 Ibilgailu klasikoen III. topaketa, Kale Nagusian.

11:30 Partaideentzako Hamaiketakoa.

14:00 Partaideentzako bazkaria Bilkoin Elkartean.

18:00 Sari banaketa.

20:00 “Legorparty 2014” ordenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

OHARRA:

(E) Ekintza hau euskaraz izango da.

(C) Ekintza hau gazteleraz izango da.

2014-10-07

Ikurrina BAI espainola EZ?



Azken urtetan sarritan entzun dugu "Ikurrina Bai, Espainola Ez" oihua.

Hamaika manifestazio, bandera erreketa eta herri askotan kale liskarrak bizitu ditugu, hainbat udaletxetan, gobernu zentralak derrigortuta, bandera espainiarra jarritakoan.

Orain berriz, ezker abertzalea dugu, herriz herri, udaletxetako balkoitan bandera espainiarra jarri duena eta heuren aldekoak, noski, lotsatuta egon arren, ixilik!.

Legorretan ere, beste horrenbeste. Udal balkoian, espainola dantzan eta orain arte, aurkari sutsuak zirenak, burua makur.

Hamaika ikusteko jaio ginen ta.....