PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-20

Bihar, 8tan, Legorreta Garbiaren MANIFESTAZIOA



Bihar, osteguna, ilunabarreko 8tan LEGORRETA GARBIA herri plataformak deitutako Manifestazioa izango da, herriko plazatik abiatuko dena.

Udalak, herri kontsulta ukatu ondoren, zabor bilketa atez ate egitearen aurkako plataformak INSUMISIOrako deia egin du eta bere kanpainaren hasera modura, osteguneko manifestazioa konbokatu du.

Deialdian, bertara agertzeko deiaz gain, manifara zabor poltsak eramateko aholkatzen da.