PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-05-31

Udaleku irekiak IRITSI dira



LEGORRETAN UDALEKU IREKIAK

NOIZ

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen, Bigarren eta Hirugarren Zikloko haurrekin (2004-2013 artean jaiotakoak, biak barne) udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 27tik uztailaren 29ra, biak barne.

Matrikularen kostua 50 eurokoa izango da: Kutxabanken ordaindu beharko da, 20955051731060024709 kontu zenbakian, eta ondoren udal bulegoetan izena eman (agiria entregatu beharko da).

Esperientzia honekin ikasturtearen jarraipena egin nahi da, bai euskararen erabilera bultzatzeko nola ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa lantzeko.Lan hau astelehenetik ostiralera egingo dugu, goizeko hamarretatik ordu batera, jokoak, antzerkia, irteerak eta abar egingo direlarik.

IZEN EMATEA:

Udaletxean, ekainaren 10era arte (epez kanpo ez da onartuko izen ematerik).