PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-22

Igandean Dantzari Txikiak Legorretan



Igande honetan ospatuko da gure herrian DANTZARI TXIKIen eguna IRRINTZI ALAI dantza-taldeak antolatuta eta bertan izango dira Beasain, Ordizia eta Zaldibiko dantzaritxoak.

Goizeko 11tan dantzariak plazan elkartu eta ogitartekoak jango dituzte. 12tan abiatuko dira herriko kalez-kale eta 2ak aldera, herriko pilotalekuan, denok elkarrekin dantza pare bat egingo dituzte, agurra ta ikurrinaren dantza.

Sozietateetan bazkaldu ondoren, 4,30ak aldera erromeria izango dute eta ondoren, bakoitza, bere herrira.