PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-04-25

Pilotako final aurrekoak larunbatean


Bigarren, final aurrekoak, larunbat honetan, Apirilaren 27an jokatuko dira, arratsaldeko 5etan: 
           Josean-Kakus
           Ibon-Errandonea

Legazpiko lurrikararen ondoren, Legorretan ZER?



Legorretako atez-ate zabor bilketa sistemak aurrera darrai, apurka apurka, banaka batzuen babesarekin, beste batzuen intsumisioarekin, komisario politikoen espioitza eta begiradapean eta gehiengo ixil bezain ezkor batekin.

Ugariak dira, beren zabor poltsak kotxean sartu eta heuren lantokia duten herrietara eramaten dituzten legorretarrak. Zarata atera gabe, balkoian poltsak ipini gabe baina, ixiltasunean, modu paketsuan, heuren intsumisio mota aplikatuz.

Haserre ugari han-hemenka, ordutegiak, egutegia, etb. eta are gehiago, baserri eta auzoetako jendearentzat moldatutako errezintoan bosgarren kontenedorea ipini dutela ikustean. Zer esanik ez, ikastetxerako ere, bosgarren kontenedorea izango duen, hiltegi ondoan, beste errezintoa prestatzen ari direla jakitean. (bitartean, ikastetxeko aste osoko zabor guztia zineman pilatzen dute, igandean, Sasietako langileak jaso zain).

Arazoak arazo, legorretako hainbat jendek sustatu eta eskatutako Herri Ekimena, zabor bilketaren sistemari buruzko galdeketa exijituz, kajoian du gordea alkateak eta inongo asmorik ez omen du, herritarron ahotsa ez entzuteko ez ezagutzeko eta are okerrago, errespetatzeko.

Igande honetan aldiz, Gipuzkoak lurrikara izaugarria jasan du Legazpiko herri kontsultako emaitzak ikustean eta Gipuzkoako Ezker Abertzalearen barnean hasiak dira mugimenduak.

Atzoko GARA egunkariak Gipuzkoa mailako herri kontsulta planteatzen zuen, Zumaiako udalak atez-atekoa alboratu eta txipa duen bosgarren ontzia jarri behar du abian, Elgetako udala prest dago herri kontsulta egiteko, Ormaiztegi eta Bergarako plataformek herri kontsultak egingo dituztela jakitera eman dute, ....

Hori bai, Legorreta eta Legazpiko alkatek, MUTU jarraitzen dute, herri kontsultari dagokionean bederen.

Noiz arte? Noiz arte herriaren nahiari bizkarra ematen? Gaia lehertu arte?.