PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-09-12

Udalak langile bat kontratatu nahi du



Legorretako Udalak, Aldundiko laguntzari esker, 5 hilabetetarako langile bat kontratatuko du herriko langabetuen artean.

Langilearen eginkizuna herri ondasunak berritzea eta txukuntzea litzateke.

Interesa dutenek Irailak 20 baino lehen eman beharko dute izena Udaletxean bertan.