PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-11-22

Larunbatean GAZTAIN FESTA




Azaroak 24, larunbatean, Solidaritatezko Gaztain festa ospatuko da, UGAROTARRAK guraso elkartearen lan eskergaitzari eta musika eskolako jendearen laguntzari esker.

Arratsaldeko 5:30etan, ostegunean Santa Zezilia zela eta, Kalejira MUSIKA ESKOLAko Txistulari eta Abesbatzarekin.

Ondoren, 6:30etan, solidaritatezko GAZTAINA JANA Udal Pilotalekuan.

Egun horretako gastuak Udalak ordainduko ditu eta lana UGAROTARRAK elkarteko jendeak egingo du. Basoa 3,50 euro kobratuko da eta gaztainak eta edaria banatuko dira.