PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-11-30

Asteburuan sinadurak biltzeko mahaia ipiniko du LEGORRETA GARBIAk

 
 
 
 
LEGORRETA GARBIA herri plataformak bere aurkezpenean esandakoarekin aurreraa jarraitzen du eta, Birziklapena bultzatzeko 5. zaborrontziaren alde eta atez ateko bilketa sistemaren aurkako kanpainaren barruan, sinadurak biltzen.

Etxez etxe sinadurak biltzeko orriak bidali dituzte eta interesa dutenak, sinatu ondoren, honako helbidera bidali beharko du: 

LEGORRETA GARBIA
P. K. 44
20240 ORDIZIA
 
Etxera bidalitako orriaz gain bai bihar, larunbata, arratsaldeko 7tatik 8,30tara eta igandean, eguerdiko 12,30tatik 2tara, udaletxe azpian jarriko dute mahaia, bertan sinatu nahi duenarentzat.
 
Sinadura biltzeko kanpaina eguberrirako amaitzea espero dute.
 
Horrezaz gain, etxeko balkoian jartzeko zapi laranjak salduko  dituzte 0,50 eurotan. Laranja kolorea izan nahi du LEGORRETA GARBIAren adierazle.
 

Euskararen eguna dela eta, alkatearen eskutitza





Herritar agurgarri hori:

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, abenduaren 1ean hain zuzen, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa antolatu du Donostian. Udal honetako ordezkari naizen aldetik, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egiten dut. Herritarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuet.

Batetik, www.euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua eman dezakezue. Bestetik, Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea erabaki dudala jakinarazi nahi dizuet. Horrela, zuoi ere, deialdi horrekin bat egin eta zuen etxeko balkoian azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatu nahi zaituztet. Ikurra eskatzeko, lehendik aipatutako webgunera jo dezakezue edota Kontseilura hots egin dezakezue 943591200 telefono zenbakira. Nahiago izanez gero, eskaera udalean bertan egin eta gu arduratuko gara hori bideratzeaz.

Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu nahi zaituztet. Guztiok batera lortuko dugu, pertsona bakoitzetik, taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea.

Alkatea

Bakartxo Mendez Urdangarin


Luizin gaineko beste bideoa


"Ya habíamos advertido al ayuntamiento del peligro que había"



Los vecinos de BIDE-GAIN afirman ante la prensa que ya habían advertido al Ayuntamiento del riesgo de desprendimiento y que no se ha hecho nada. Eso dí, también reconocen que, una vez ocurrido el desprendimiento, la atención del ayuntamiento ha sido buena.

Fuente: DV
KRONIKA

Eguberrietan ere Euskaraz, PIKUZALEOK! elkartearen kanpaina berria




Eguberrietan ere EUSKARAZ lelopean, Legorretako PIKUZALEOK!elkarteak, gabonetako opariak hautatzeko urte sasoian gaudela oharturik, euskarazko oparien aldeko kanpaina egin nahi du.

PIKUZALEOK! elkartearen ustean, gaur egun, gero eta aukera haundiagoak ditugu Gabonetako opariak egitean, euskararen faktorea kontuan izateko eta gure senitarteko eta haurrentzat opariak egiterakoan euskarazko produktuak hautatzeko (jostailuak, liburuak, musika, komikiak, filmak, informatika, gurasoentzat materialak, etb).

Hori dela eta, modu xinple baina eraginkorrean, eguberriei begira hainbat erakundek bultzatutako EUSKAL KATALOGOA sustatu eta zabaldu nahi genuke gure herriko familien artean.

Animatu zaitez eta Olentzeron eskutitza egitean, euskaraz idazteaz gain, gogoratu euskarazko produktuen eskeintza zabala duzula eskuragarri.

Kulturen Elkarte Gunearen jaialdia arratsaldean



Gaur, arratsaldeko 4,45etatik aurrera Herriko Plazan Kulturen Elkarte Gunearen jaialdia ospatuko da Udala, Gain-eder zentroa, Aldaieta jubilatu elkarte eta Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta.

Umeentzako merendola, txokolatea, jokuak eta giro alaitzeko musika izango dira.