PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-02-19

BILDU: Beasainen 5. ontzia, Legorretan Atez Ate




Gaurko prentsak agertzen duen bezala Beasaingo Udalak, BILDUko gehiengoarekin baina ez gehiengo nagusiarekin, zaborrak biltzerakoan, aldaketak aldaketa, aurrez zegoen 5. ontziaren sistemarekin jarraituko du.

5. ontziaren kudeaketan sartu nahi den aldaketarik nagusiena giltza txipagatik ordezkatzea litzateke eta bestetik, 5. ontzia ondo erabiltzen duenarentzat, udal tasetan hobaria aplikatuko zaio.

Honekin batera, zabor kopurua gutxitzeko helburuarekin, bigarren eskuko azokak sustatuko dira eta nola ez, konpostagailuak.

Hau da, Legorretarako baliagarri ez den 5. ontzia, gehiengo ez nagusia duten Beasainen aplika daiteke. Zein ari da gaia politizatzen eta atez ate, gehiengo nagusia duten herrietan inposatzen?


Iturria: NdGHITZA,


¿Sabía usted que...

según recoge el folleto distribuido por el ayuntamiento fueron 366 personas las que participaron en las reuniones sobre el PaP mientras que en  la página de Sasieta figuran 240 personas?

GU ERE ARDURATSU lelopean atez atekoaren alde



Aurreko larunbatean Billabonako herrian Atez atekoaren alde agertu dira Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak, besteak beste, legorretakoak (argazkian, A-R hizkiarekin agertzen direnak).

Atez ate sistema heuren herrietan ezartzearen aldeko agerpen publikoa egin dute eta GU ERE ARDURATSU lemapean dokumentua aurkeztu dute, herriotako udaletxei babesa eskeiniz.


Iturria: Gipuzkoa Zero Zabor , GARA