PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-02-15

Bilkoin eta Jotakeako presidente berriak




Urtarrilaren azken igandean Bilkoin elkartearen txanda izan zen eta Otsaileko lehen igandean, Jota-Kea elkartearena. Bietan, presidente berria hautatu zuten, Maixabel Lasa Bilkoinen eta Joseba Goikoetxea Jota-Kean.
Zorionak biei!

Goierriko Gure Esku Dagoren talde eragilean legorretarrok present


Goerriko Gure Esku Dago herri ekimenak larunbatean Zumarragan aurkeztu zuen Ekainaren 19ko herri galdeketan erabiliko den galdera osatu eta erabakitzeko talde eragilea, 27 lagunez osatua, besteak beste, X. Iraola legorretarra.

Iturria: Hitza, Goierri Telebista

Odei López, kate motzean


Bertsolaria eta pisu jaurtitzailea da Odei Lopez (Legorreta, 1988). Orain Bertsotruk egitasmoan parte hartzekoa da, baita sariketaren batean ere; hori dela eta lagun artean elkartu eta entrenatzen ari da. Atletismoan, berriz, Txindoki taldeko jaurtitzaileak entrenatzen ditu. Berak lesio baten ondorioz gazterik utzi behar izan bazuen ere, itxaropentsu dago gazteek egiten duten lanarekin.
Zer behar du pisu jaurtitzaile batek?
Gogoa, ilusioa, pasioa eta baldintza fisikoak.
Bertsolari bat.
Maialen Lujanbio.
Bertsotarako doinu bat.
Entzuteko Mainontzi eta aritzeko hamarreko txikiko edozein.
Zaletasun bat.
Atletismo pistan egotea, egitea.
Pelikula bat.
Hurrengo geltokia, Legorretako oroimen historikoaren dokumentala.
Abeslari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Laboaren Gure bazterrak edo Silvio Rodriguezen Ojala.
Janari bat.
Beste norbaitek prestatutako edozer.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Asturias.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bikotekide ohiaren postal bat.
Zeri diozu beldurra?
Neure buruari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire ingurukoak pozik ikusteak, adibidez atletak.
Goierriko txoko bat.
Hauxe bera, Aldapa Haundi elkartea.
Herriko alkate bazina…
Okerrago joango litzateke.
Legorretan biziko ez bazina…
Atletismo pista baten inguruan ziur. Argentinan?

Iturria: Goiberri

El grupo "Legorreta Kirolak" busca logo para su equipación.


Una serie se gente de Legorreta a la que nos gusta correr tenemos la idea de juntar a la gente del pueblo que corre sola para que empieze a reunirse para entrenar, ir a las carreras juntos, etc. Para ello vamos a crear una equipación y necesitamos un logo. Por ello hemos organizado un concurso para que nos creen el logo. El ganador del concurso recibirá una equipación de nuestro equipo. Si alguien se quiere animar, ahí os dejo el mail al que podéis mandar vuestras propuestas. Hay de plazo hasta el día 6 de marzo.


Interesados enviar logo al: legorretakirola@gmail.com