PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-11-12

Bilkoin 3nako berdinketarekin itzuli zen Hernanitik



Larunbat arratsaldean Hernaniko Horbel taldearen aurka jardun zen Legorretako Bilkoin futbol taldea eta partida 3-3 berdinketarekin amaitu zen.


Bihar ODOLA-BIZITZA emateko eguna




Bihar, asteartea, arratsaldeko 5,30tatik 8,30tara, Herriko parroki etxean odola emateko eguna izango da.

Zenbakiak 5etatik aurrera banatuko badira ere, aurrez txanda hartu nahi duenak Mielanjel Amenabarrori deitu besterik ez du (659.58.75.29).

Gabon atarian gaudenez, egun horretan eguberritako loteria erosteko aukera izango dute bertaratutako guztiek.

Gogoratu, elkarteak dionaren arabera, egunero 120 odol-transfusiotik gora egiten direla eta Gipuzkoan 3.000 emaile berri behar direla.

Animatu zaitez BIZITZA ematera!