PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2015-12-29

Antton Altuna eta Alex Ezkurdia, GOENKALEko aitzindariak



Atzokoan amaitu zen 20 urtetik gorako ibilbidea GOENKALE saiorako eta honenbestez, Goierriko HITZAk hainbat goierritarren partehartzea ekarri du gogora, besteak beste, Antton Altuna eta Alex Ezkurdia legorretarrak.

Artikuluan aipatzen ez badira ere, herriko aportazio gisara ere aipatu beharko genuke Asier Zinkunegi, Xabier Agirre eta Joxerramon Soroiz aktoreen lana.

Ostegunean GURE ESKU DAGOren sinadura bilketa


Ostegunean, Urte Zahar egunean, goizeko 11tatik 2ak arte, herriko plazan Erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadura bilketa gauzatuko du Gure Esku Dago taldeak.


434 kilo elikagai jaso ziren igandeko Azoka Solidarioan



Igandean ospatu zen Azoka Solidarioan elikagai bilketa ere ospatu zen eta gaurko prentsak jasotzen duenez, 434 kilo jaso ziren.

Iturria: DV