PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-01-29

Bolsa de trabajo municipal abierta hasta el 20 de febrero



El ayuntamiento de Legorreta formará una bolsa de trabajo para el año 2016 en la que podrán inscribirse los mayores de 18 años (y menores de 65 años) que estén inscritos en Lanbide , empadronados en Legorreta por más de 3 meses y con conocimiento de euskara a nivel coloquial.

El plazo finaliza el próximo 20 de febrero (inclusive) y en el momento de inscribirse deberá aportar tanto fotocopia autenticada del DNI como el justificante de Lanbide.


2016-01-28

Salbatore deunaren parrokia soilik Elizaren eskutan? eta beste gainuntzekoak?



Aspaldi honetan sekulako lixkarra sortu da eliza katolikoak inskribatuak dituen ondasunengatik. Datu guztien arabera, Legorretan ondasun bakarra du: Salbatore deunaren parrokia.

Eta gure galdera da: norenak dira Guadalupeko ermita, Berostegiko Santa Marinako ermita, Oriarko Santa Anako ermita edota Umildegia?

Iturria: HITZA

Bilkoin 8. postura igo da


2016-01-22

Gaur gauean Mus txapelketa Aldapa Haundin



Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketarako baliagarri diren herrikako kanporaketak bost herritan egingo dituzte, asteburu honetan, Goierrin. Gaur eta bihar dira saioak. Orain arte, eskualdean saio bakarra izan da, Itsasondon, lehengo larunbatean.
Gaur hiru tokitan ariko dira jokoan. Legorretan, Aldapa Haundi elkartean izango da herriko lehiaketa, 23:00etan hasita. Gabirian, Osinalde elkartean da hitzordua; izen-ematea 21:00etan zabalduko dute. Eta Zaldibian, Joxepane ostatuan ekingo diote, 22:00etan.
Larunbatarekin, bihar, beste bi saio daude. Arriaranen, auzoko kanporaketa Intxaurpe elkartean izango da, 16:30ean. Zegamakoa Itzala tabernan da, 16:30ean hasita hori ere.
Hurrengo asterako beste lau saio daude aurreikusita: Mutiloan eta Seguran 29an, eta Lazkaon eta Beasainen 30ean. Ormaiztegiarrek otsailaren 6rako datatu dute euren saioa.
Iturria: Goierriko HITZA

London-Legorreta, dena Lz hasten da


2016-01-19

Xabier Mata legorretarrak irabazi du Lemniskata elkartearen argazki lehiaketa


Legorretan izango da Bitcoinak eskuratzeko Gipuzkoako lehen kutxazaina


"2009an sortutako diru birtuala da bitcoina, hedapen handia izan duena eta interneten ordaintzeko gero eta gehiago erabiltzen dena. Birtuala izan arren, ordea, gainerako diruek duten 'azpiegitura' du, kutxazainak barne.
Gipuzkako aurrena Legorretan jarriko dute, N-1eko zerbitzuguneko kafetegian. Bitcoinak saltzea eta erostea ahalbidetuko duen tresna ATMs Bitcoin Exchange enpresak jarriko du. Egoitza Gironan duen enpresa honek hainbat kutxatzain ditu honezkero Espainiar estatuan. EAEn bada beste bat, Gasteizen.
Bitcoinak, enpresak ohar baten bidez adierazi duenez, diru arruntaren truke alda daitezke, eta gero eta denda gehiagok onartzen dituzte ordainketak egiteko." Iturria: DV

2016-01-13

Haurreskolan matrikulatzeko epea ostiralean amaitzen da




Urtarrilaren 11tik 15era, hau da, astelehenetik ostiralera eman daiteke izena haur eskolan, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.
2014, 2015 eta 2016. urteetan jaiotako haurrentzat da deialdia.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.haurreskolak.eus

2016-01-07

Ander NOGALES, San Silbestreko txapelduna



Urte amaiaerako ohitura osasuntsu eta herrikoekin jarraituz, San Silbestreko lasterketa ospatu zen eta txapeldun nagusia Ander Nogales izan zen.

Lasterketako argazkiak eta bideoak ikusgai dituzu.