PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-18

Bihar, urrezko eztei meza ospatuko dute herriko 2 bikotek




Biharko meza oso ospakizun berezia izango da Legorretako bi familientzat, heuren gurasoek urrezko ezteiak ospatuko bait dituzte. Hain zuzen ere, Luis Arakistain eta Maritxu Jauregi alde batetik eta bestetik, Joxe Lasa eta Joxepi Ibañez. Zorionak eta urte askotarako denei.!

Iturria: DV

Gaur, arratsaldeko 4tan, Legorretako 57. txirrindulari proba


Bilkoin elkarteak antolatzen duen Legorretako Proba txirrindulari lasteketa hilabete atzeratu ostean, gaur arratsaldeko 4tatik aurerra ospatuko da.
Berez apirilaren 20an zen jokatzekoa 57. ekitaldia, baina azkenik, gaur, maiatzak 18 izango da, 16:00etan hasita. Junior mailakoen proba da. 88 kilometroko bidea izango dute, Abaltzisketa eta Altzo igota.


Hemen duzu lasterketako rutometroa.