PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-01-15

EREDU lantegia hustuarazi dute




Luiziaren arriskuz EREDU lantegia hustuarazi dute gaur eguerdian.

Iturria: HITZA

IRUZKINEI BURUZKO ERABAKIA

Jakitun gara ANONIMOTASUNAk duen arriskuaz eta aurrez saiatu gara, irizpide zabalarekin jendeari hitza eta bere iritziak plazaratzeko aukera eskeintzen.

Ikusia dago, jendeak ez duela gutxieneko errespeturik eta gaiarekin zer ikusi edo ez duen jende zehatza iraintzeko erabili dela gure leihotxoa edota, iruzkinak egiterakoan, min egitera joan direla, aurrez aurre esateko ausardirik ez duenak.

Hori dela eta, BEHIN BETIRAKO eta jakitun, iruzkin kopurua gutxitu eta, ideia eta proiektu ezberdinen arteko eztabaida, desager daitekeela, hemendik aurrera, iruzkin guztiak GOOGLE kontu batetik egin beharko dira, irainak eta salaketak nondik datozen jakiteko.

Badakigu, GOOGLEeko kontu bat irekitzeak ez duela norberaren identitatearen berri osoa ematen baina oraingoz, erabaki hau hartzea erabaki dugu.

GERO ARTE!!!

Bilkoinek galdu egin zuen Laskorainen aurka

 
 
 
Bilkoinek galdu
Herriko areto futbol taldea esku hutsik itzuli zen Tolosatik, galdu egin baitzuen pasa den ostiral gauean Laskorain K.E.-ren aurka jokatutako partida. Atsedenaldira golik gabe iritsi ziren bi taldeak, baina bigarren zatian hiru egin zituzten tolosarrek, horietako bi partidaren azken unean.
Lesioen ondorioz, Urtzik zazpi jokalari erabili ahal izan zituen soilik, eta gainera, Axier-ek eta Xiker-ek min hartu zuten.
Horrenbestez, asteburu honetan Oiartzun K.E. indartsuari aurre egiteko taldea osatzeko, lanak izango dituzte legorretarrek. Zalantzarik gabe, urtea ez da nahi bezain ondo hasi.
 
Iturria: DV

Legorreta Garbia, Gipuzkoako beste plataformekin elkarlanean




Legorreta Garbia, Atez ateko bilketaren aurka jarraitzen du eta hau adierazteko Ostiralean herriko zuhaitzetan jarri ditugu basura poltsak. Onekin jarraituz Legorreta Garbia-ko errepresentazio batek, Gipuzkoako Plataformen 1º bileran parte hartuko du bihar, Asteartea, Bergaran, eta bilera honetan adostu denaren berri emango dute Legorretan Kultur Etxean, Asteazkenean 19:00 etan.

Iturria: Legorreta Garbia