PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-09-28

PIKUNKen kontzertua bihar ORDIZIn



Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde honek bere disko berria aurkeztuko digu: Beste egun beltz bat.

Iturria: HITZA

Bi legorretar NI EUSKALDUNA proiektuan



Angel Izagirre eta Leandro Uranga legorretarrak dira NIEUSKALDUNA proeiktuko protagonistak, Tolosako herriari dagozkionak behintzat.

NI EUSKALDUNA proiektuak euskalkiak eta euskara jatorra sustatzearren, euskarazko testigantzak biltzen saiatzen ari da, herriz herri, adineko jendearekin egindako elkarrizketak bideoz grabatuz.




Tolosako herriari dagokionean hantxe ditugu entzungai bai Angel Izagirre bai Leandro Uranga legorretarrak.