PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-04-25

Astazkenean Ipuinaren ordua



Datorren asteazkenean, apirilak 27, Legorretako Udal Liburutegian izango dugun KULUNKANTAURI izenburudun ipuin kontaketa saioaren berri eman nahi dugu.

Ibai Esoainek eskeiniko digun saio hau bereziki 6-12 urte bitarteko haurrei
zuzendua dago eta etortzen den ororen gustokoa izatea espero dugu.

Zabor hausnarketa abian da


Legorreta UEMAn maiatzan sartuko da



Azken osoko bilkuran gehiengoz onartuta, Legorreta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Maiatzaren 28an izango du mankomunitateak batzar nagusia, Leitzan, eta hantxe onartuko da sartzea; beste bi herri ere sartuko dira egun berean: Dima eta Ziortza-Bolibar.
Herrian euskarak dituen ahulguneak indartzeko laguntza izango da Uema, bai udalera begira, eta bai herrira begira. Hauexek dira helburuak:
1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
3.- Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.