PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-11-27

Pentsio murrizketen aurkako KONZENTRAZIOA bihar



Bihar, arratsaldeko 7tan, udaletxe aurrean eta ALDAIETA jubilatu elkarteak deituta, pentsioen murrizketen aurkako konzentrazioa egingo da.

Jubilatuek antolatutako ekimena bada ere, herritar guztiak partehartzeko deia luzatzen dute.

2013-11-25

Arratsaldean ZERGAITIK? ipuin kontaketa saioa



Gaur arratsaldeko 5etan, udal liburutegian eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunaren egitarauaren barnean, ZERGAITIK? ipuin kontaketa izango da.

2013-11-22

Gaur eta bihar NEGUKO FESTA




Azaroak 22, ostirala (Sta. Zezilia eguna)
19:00etan: ELEKUN Abesbatzaren emanaldia

herriko kaleetan zehar.

Azaroak 23, larunbata
17:30etan: Kalejira MUSIKA ESKOLAko

Txistulari eta Abesbatzarekin (Sta. Zezilia

ospatuz).

18:30etan: GAZTAINA JANA Udal

Pilotalekuan.

LEGORRETAKO UDALA-KULTURA

UGAROTARRAK GURASO ELKARTEA

ELEKUN ABESBATZA

MUSIKA ESKOLA

2013-11-20

Amaierarik ez duen herri bideen INBENTARIOA




Orain 3 urte paseak Legorretako Udalak, SENDO enpresarekin batera, herri bideak zehazteko eta heuren inbentarioa egiteko asmoa plazaratu zuen herritarren aurrean.

Lana egiteko epea urte eta erdikoa bazen ere, 3 urte pasa dira eta oraindik lana amaitu gabe dago.

2013-11-19

VOX POPULI



VOX POPULI es que Gorka, actual titular del bar ArantxaBerri dejará el negocio para finales de año. una verdadera pena.

No obstante, el bar será regentado por la experimentada Mari Jose Irastorza y su hijo Eneit.

Suerte a todos.

2013-11-16

Pello Iturrioz "PANTXO" hil da. Goian Bego



Gaur arratsaldean jakin dugu Ajoain baserriko Pello Iturrioz PANTXO hil dela. Gaitz gogor bezain luzea sufritu ondoren hil da Bilboko Kruzeseko hospitalean.Bere aldeko hileta elizkizuna astelehenean ospatuko da Salbatore deunaren parrokian arratsaldeko 7tan. Goian Bego.

2013-11-15

JOSUNE OTAMENDI hil da. Goian Bego



Gaur goizean, Legorretako herria izugarriko berri tamalgarriarekin jeiki da, hain ezaguna zen Josune Otamendi hil da. 

Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, larunbata, arratsaldeko 7tan izango da Salbatore deunaren parrokian.

Besarkada bat bere familiarentzat.

Goian Bego


Bihar SAGARDO EGUNA



Bihar, arratsaldeko 6tatik aurrera, SAGARDO EGUNA ospatuko da herriko plazan. 6 sagardotegietako uzta izango dugu dastatzeko eta horrezaz batera, pintxoak izango dira. Edalontzi bakoitzak 3 eurotako kostua izango du eta pintxo bakoitzeko euro bat.

Antolaketa lanetan herriko hiru elkarteak jardungo dira: Jota-Kea, Bilkoin eta Aldapa-Haundi.

2013-11-13

Zaborrak %18 gora azken bi urteotan




Beste hainbat herritan gertatzen ari den bezala, atez ateko zabor bilketa onartzearekin batera, zabor zerga igotzea datorkigu, hain zuzen ere, sistema hau dexente garestiagoa delako.

Legorretako udalaren webgunea itxita dagoenez ezinezkoa zaigu zabor bilketaren sarrerak eta irteeren jarraipena egitea baina Foru Aldundiko ogasun saileko UDALGIDAn begiratuta, berehala ohar gaitezke, zabor bilketaren defizita ez zela oso kezkagarria ez 2008, 2009, 2010 ez 2011 urteetan, oso bilakaera lasaia bait zeraman. Hori bai, 2012 urtean, zabor sistema berria zetorrela jakitean, zerga bilketa bixkortu egin zen eta zer esanik ez, 2013 urtean.

Udalak errekonozitzen duen bezala, 2013 urtean zabor zerga %8an igo zuen eta 2014rako, beste %10ean. Hau da, azken 2 urteotan %18an.

Hori bai, atez atekoari dagokion erabakia makillatzerakoan, defizit historikoaz mintzatzea da argudio errezen eta ofiziala.

2013-11-11

Bihar ODOLA ematera




Bihar arratsaldeko 5etatik 8,30ak bitarte Odol emaileek heuren zita dute Parroki Etxean. Azkenaldiotan bezala, aurrez txanda hartzeko aukera eskeini zaie emaileei Elkarteko arduraduneekin hitzeginda.

2013-11-08

Gaur iluntzean HARRIPILAra Bilkoin animatzera



Gaur gaueko 9,3otan Legorretako BILKOIN futbol taldeak Lasartekoen aurka jardungo da eta hantxe izango da, betiko jendetza, herriko jokalariak babesten.

Bihar, bestalde, gazteenzak Arrasaten jokatuko dute.

Iturria: DV

Bihar TXERRIKI FESTA




Bihar, larunbata, arratsaldeko 6tatik aurrera TXERRIKI FESTA izango dugu Legorretako plazan, Herriko jubilatu eta Guraso elkartek antolatuta eta Udalaren laguntzaz.

Txerria zatikatu, odolkiak egin eta hauen dastaketa, sagardo eta ardoaz bultzatuta, izango dugu guztion gozamenerako.


2013-10-30

¿Sabías que ....



... ha causado gran indignación entre la gente del pueblo conocer que la persona elegida por el ayuntamiento para trabajar como peón, por encontrarse en paro y necesitado, se incorporó al trabajo con una semana de retraso porque se encontraba de viaje en Alemania asistiendo al encuentro Champions de la Real?

2013-10-29

Aste osoko GAZTE FESTAK




URRIAK 28, astelehena

17,00 - Photoshop taillera kultur etxen
18,00 - Informatika tailerra kultur etxen
22,00 - Dokumentalak gaztetxen

- La Doctrina del Shock
- 11M - 922 días después

URRIAK 29, asteartea

18,00 - Lehen sorospenen hitzaldie karpan
19,00 - La ardilla voladora hitzaldie karpan
22,00 - Dokumentalak gaztetxen

- Cuarto poder
- Euskal Herria: Ezkutuko zorra

URRIAK 30, asteazkena
17,30 - Dantza tailerra (aurreskue) karpan
22,00 - Dokumentalak gaztetxen

- Iñigo Cabacas: Crónica de una herida abierta
- La mujer, cosa de hombres


URRIAK 31, OSTEGUNE

17,00 - Haur jolasak karpan

18,30 - Buruhandiak plazan
19:00 - Pintxopotea herriko tabernetan eta karpan.
23:00 - Mus txapelketa karpan. Sarik eongo die! Animau!


AZAROAK 1, OSTIRALA:




11,30 - Koateko III. igoera. Izen ematea 11,00tan kruzen.

12,30 - Sari banaketa gaztetxen
13,00 - Txupinazioa eta buruhandiak gaztetxe aurren
16,00 - Toka, pote eta igel txapelketa karpan. Izen ematea 15,30.

18:30 - Trikipoteoa Altuna eta Mateo trikitilariekin.
21,00 - Koadrila arteko afarie karpan
23:00 - Kontzertuk karpan

- Liberando el corazon

- Revolutionary brothers



AZAROAK 2, LARUNBATA:

13,30 - Txupinazioa gaztetxen


14:30 - Bertso bazkarie karpan

Bertsolarik: Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi.

18:00 - 3indarrok Elektrotxaranga herriko kaleetan zehar.

23:00 - Kontzertuk karpan:

- El cerdo que grunge

- Egurra ta kitto

- Bolbora

2013-10-28

EDERFIL-BECKER invertirá más de 10 millones en los próximos 5 años



Ederfil-Becker, dedicada a la fabricación de conductores eléctricos de cobre y aluminio, invertirá más de 10 millones en los próximos cinco años en la actualización de su parque de máquinas.

La compañía legorretarra, pese a la crisis, ha continuado con su plan de inversiones destinando a ello entre tres y cuatro millones de euros al año. Su objetivo es el de ser referente en el área de costes. A día de hoy Ederfil-Becker es la quinta empresa de Europa por tamaño. Así, desde 2010 ha logrado crecer todos los años y al cierre del ejercicio actual espera superar la producción de cuando comenzó la crisis, que fue en 2008.


Fuente: ESTRATEGIA EMPRESARIAL

2013-10-25

Mus txapelketa ostegunean



Ostegunean, Gazte Festekin uztartuz, Gazte-Pikuk Mus txapelketa antolatu du gaueko 11tararako karpan bertan.

Izena emateko 6 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak eta sariak honako hauek izango dira:

1 - Arkume bat
2 - 3 kg txuleta
3 - 2 oilasko
4 - 2 koneju

2013-10-24

Margoketa ikastaroak



14 urtetik gorakoentzat Margoketa Ikastaroak antolatu ditu Udaleko Kultur Batzordeak. Izena emateko tokia Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

2013-10-23

Ver para creer...

Nuestra amiga JOSUNE no salía de su asombro tras comprobar que alguien cercano había depositado una pata de jamón en el balde del residuo orgánico.

2013-10-21

Asteazkenetik igandera, aurtengo KULTUR ASTEA

URRIAK 23, ASTEAZKENA

17:00 "Memoriaren lanketa Tailerra" Udaletxeko Areto Nagusian. (E/C).

17:30 Pello Añorga ipuin kontalaria Liburutegian 4 urtetik aurrerako gazteentzat. (E).

19:00 Buruhandiak.

19:30 Kantu Jira Udaletxe aurretik abiatuta, Elekun Abesbatzaren eskutik. (E).

URRIAK 24, OSTEGUNA

17:00 "Memoriaren lanketa Tailerra" Udaletxeko Areto Nagusian. (E/C).

19:00 Buruhandiak.

19:30 Bideo foruma: "El Salavador, ernaltze unetik ekinda" Udaletxeko Areto Nagusian, PAZ

Erakundearen eskutik. (E/C).

URRIAK 25, OSTIRALA


9:00 “Legorparty 2013” ordenagailu topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

11:00-14:30 ELKARTASUN AZOKA. Lortzen den dirua udalak 3. mundurako dituen

proiektuetarako zuzenduko da. (Dantzariak, buruhandiak, pintxoak, edariak, e.a. izango dira).

23:00 Legorretako XIX. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean.

URRIAK 26, LARUNBATA

11:45 Legorretako III. Kaleko Atletismo Erakustaldia (altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta errelebo

proba). (E).

13:00 Pote, Igel eta Toka Txapelketa, jubilatuentzat.

20:00 II. AITZOL ARAMAIO Korto Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari

banaketa, Herri Zineman. (E/C).

URRIAK 27, IGANDEA

10:00-18:30 Ibilgailu klasikoen II. topaketa, Kale Nagusian.

11:30 Partaideentzako Hamaiketakoa.

14:00 Partaideentzako bazkaria Bilkoin Elkartean.

18:00 Sari banaketa.

20:00 “Legorparty 2013” ordenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

OHARRA:

(E) Ekintza hau euskaraz izango da.

(C) Ekintza hau gazteleraz izango da.

2013-10-20

Bihar CARITAS gertutik ezagutzeko hitzaldia




Legorretako Aldaieta jubilatu elkarteak antolatuta, bihar arratsaldeko 5,30tan CARITAS elkartera gerturatzeko eta hobeto ezagutzeko hitzalditxoa izango da, Jon Odriozolaren eskutik, Udaletxeko pleno aretoan.

2013-10-17

Larunbatean SANDONATOrako mendi irteera



Larunbat honetan, goizeko 8tan herriko plazatik abiatuta, Nafarroako SANDONATO mendirantzako mendi irteera egingo dute, Bilkoin eta ALdapa-Haundi elkarteek antolatuta.


2013-10-15

UGAROko sukaldaritza tailerra abian

Baratzetik sukaldera


OLYMPUS DIGITAL CAMERAOrain hogei urte baino gehiago Legorretako eskola nazionala eta ikastola batu ziren. Batuketa horretatik sortu zen Ugaro herri ikastetxea. Ordutik, udaletxeak emandako lur-sailean baratze ekologikoa izan du eskolak. Ikasturte honetan sukaldaritza tailerra berreskuratu dute, eta baratzeko produktuekin sukaldean lanean jarri dituzte ikasleak.
Ugaroko irakaslea eta baratzearen arduraduna da Iñaki Mezquita, eta berak azaldu duenez, «ongarri kimikorik ez erabiltzeko hautua» egin zuten hasieratik. Erabiltzen dituzten ongarri biologiko gehienak beraiek ekoitzitakoak dira, bestela inguruko nekazariekin konpontzen dira. «Orain 18 urte bakarrik erabili genuen ongarri kimikoa, izurrite bati aurre egiteko izan zen».
Ikasleak sukaldean
Hasierako udal lur haietan hirigintza lanak egiteko arloa eskatu zien Legorretako Udalak. Orduz geroztik, Eredu-enea eta Ederfil kooperatiben lankidetzarekin berotegia eta baratze-mailak jarri zituzten eskolan bertan, eta fruta arbolak ere badituzte.
Ikasleek baratzetik ateratzen dituzten produktuak etxera eraman izan dituzte, eta aurten sukaldaritza ikastaroa martxan jarri dute berriz. Tailerrean baratzeko produktuak aprobetxatuko dituzte, eta ikasleak, esate baterako, bertako tomateekin arituko dira sukaldean.
Legorretan baratze ekologiko gehiago dago. Udalak 22 arlo ustiatzeko aukera eman die herritarrei.

Iturria: GOIBERRI

2013-10-09

Ba al zenekien ....?




Ba al zenekien aurreko igandean ospatutako Alderdi Eguneko hizlarien artean, legorretan familiarteako duen  Amets Arrospide Zubeldia gaztea izan zela oholtzaren gainean?

2013-10-07

Reducen la pena al conductor legorretarra que causó un accidente mortal



Reducen la pena hasta los dos años y seis meses para el conductor (legorretarra) que causó un accidente mortal en Donostia en el año 2010.

Fuente: DV

2013-10-06

Bihar LEGORRETA GARBIAren batzarra


Bihar, astelehena, ilunabarreko 7,30tan eta Kultur Etxearen goiko solairuan Legorreta Garbia plataformak batzarra egingo du zabor bilketaren inguruko problematikari jarraipena egiteko.

2013-10-05

Bihar DENOK Tolosara



Ondo asko dakizun bezala, bihar, euskara eta ikastolen aldeko jaia ospatuko da, hau da, KILOMETROAK. Joan, gozatu eta egin zure ekarpena antolatzaileentzat.

2013-10-04

Gaur iluntzeko konzentrazioa



Gaur, iluntzeko 8tan HERRIRAren aldeko konzentrazioa izango da herriko plazan eta bihar, arratsaldeko 3retan Olason kedada egingo da, elkarrekin, Bilboko manifestaziora joateko.

2013-10-03

Legorretarrok ERREALArekin



Atzo jokatutako Championseko partidan legorretar dexente izan ziren, bakoitza bere aldetik joan da baina denok, gure taldea babestuz.

Partida galdu egin zen baina gure animoak ez.

2013-09-30

ARANTXA-BERRI TABERNA itxita izango da ostegunarte



Gaur, Irailak 30etik Urriak 3, ostegunarte, Arantxa-Berri taberna itxita izango da Dirudienez tabernariak egun batzu hartu ditu Errealarekin Alemaniara joateko Ea emaitza onarekin bueltatzen diren!

2013-09-26

PILATES IKASTAROA 2013-14



Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.

Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 18:30etatik 19:30etara.  Ikastaroa urriaren 14an hasiko da 2014ko maiatzaren 14an amaitzeko.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 15) eta izena emandako orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 210 €urotakoa izango da (30 euro/hileko) eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan
emandako argibideak jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez.

Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea urriaren 4an  amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara.

2013-09-24

Andoni Illarramendi, Leintz bailarako parroko berria



Legorretan lau urtez parroko lanetan jardun zen Andoni Illarramendi mutrikuarrak beste urrats berria eman du bere apaiz ibilbidean eta misioetako lanen ondoren, Leintz bailarako parrokoa izendatu dute.

Iturria: DV

2013-09-23

A quien corresponda ........


Nuestra amiga Josune nos manda una foto sobre una farola golpeada por algún vehículo. No es de extrañar puesto que la acera, tras desplazar algunos huevos, es habitualmente cruzada por coches, furgonetas y camiones. La acera para el peatón.

2013-09-19

Larunbatean baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa



Larunbata honetan, arratsaldeko 6,30tan, udal baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa izango dugu herriko plaza.

Udal baratzaz gain Ugaro herri ikastetxeko baratzako produktuak ere izango dira ikusgai.

Argazki erakusketa ere izango dugu eta nola ez, bertako piper, tomate eta beste zenbait produkturen dastaketan zintzarria gozatzeko, ardoa eta sagardoa izango dira lagungarri.


2013-09-18

2.000 euro biltzea da aurtengo ELKARTASUN AZOKAren jomuga



Kultur Astearen barnean baina izaera propioarekin, aurtengoan ere, Elkartasun Azoka izango dugu gure herriko plazan. Hain zuzen ere, urriaren 25ean, goizeko 11tatik 2tara.

Azoka osatzeko lagundu nahi dutenek hiru bide dituzte; lehenik, materiala Udaletxera (goizez) nahiz Kultur Etxera (arratsaldez) eramanaz (jostailuak, elektrogailuak, arropa, liburua, diskak, poltsak, etb) Urriak 16 baino lehen; bigarrenik, azokaren antolaketan parte hartuz lagundu dezakezue eta azkenik, nola ez, jeneroa erosiaz.

2011 urtean 1.239 euro jaso ziren ekimen honekin eta aurtengorako 2.000 euro biltzea da helburua.

Baietz lortu!

2013-09-13

¿QUIERE ESTUDIAR EUSKERA EN LEGORRETA?



¿QUIERE ESTUDIAR EUSKERA EN LEGORRETA?

• En la medida en que se formen grupos homogéneos suficientes, se organizarán los cursos en Legorreta, para que l@s alumn@s no se tengan que desplazar.

• El Ayuntamiento subvencionará el 75 % de la matrícula si la asistencia es del 80 % (máximo 400 €).

• El Ayuntamiento de Legorreta ofrece ayudas por aprender euskara fuera del municipio.

Los interesados tendrán que apuntarse en el Ayuntamiento antes del día 16 de septiembre  y posteriormente se realizarán pruebas para medir el nivel de cada un@ y convocará una reunión para estudiar la posibilidad de formar grupos.

2013-09-12

Udalak langile bat kontratatu nahi du



Legorretako Udalak, Aldundiko laguntzari esker, 5 hilabetetarako langile bat kontratatuko du herriko langabetuen artean.

Langilearen eginkizuna herri ondasunak berritzea eta txukuntzea litzateke.

Interesa dutenek Irailak 20 baino lehen eman beharko dute izena Udaletxean bertan.

2013-09-11

CURSO AISA, PARA INMIGRANTES



El Grupo de Trabajo de Cultura del Ayuntamiento de Legorreta a organizado,   el curso de euskara AISA,  dirigido a las personas residentes en el municipio.

A continuación se os detalla la información sobre el nuevo curso que ofertamos.

CURSO

El curso tendrá una duración de  60 horas  y se repartirá en 30 días lectivos de dos horas de clase cada uno.

LIBROS

En las clases se utilizará la metodología AISA. Se utilizarán los libros de texto AISA y el Diccionario Ilustrado AISA en siete idiomas. Todos los libros serán financiados por el Ayuntamiento.

MATRÍCULA E INFORMACIÓN

Las plazas serán limitadas, con un mínimo de 6 alumn@s.

La matrícula será de 18,50 euros.

El último día para apuntarse será el  16 de septiembre.  La inscripción se realizará en el ayuntamiento, personandose por la mañana o llamando por teléfono (943 084000)

Fuente: Ayuntamiento de Legorreta

2013-09-10

Igor Esnaolak laugarren egin du Europako Sega Txapelketan



Hego Tirolgo Toblach herrian igandean jokatu zen Europako Sega Txapelketa. Gizonezkoen maila nagusian Igor Esnaola legorretarrak laugarren postua eskuratu du. Bera izan da euskal segalarien artetik onena. Euskal Herriaren izenean jokatu dute Almitzako segalariek lehiaketa, bi urtean behingoa.
Europako txapela Armin Betschart suitzarrak jantzi du aurten ere. Eslovenian ere, 2011n, hura izan zen garaile. Podiumeko hiru koskak suitzarrek bete dituzte, baina lehen zazpi tokietatik bost ere. Hain zuzen, euskaldunak izan dira suitzarren nagusitasun erabatekoari nolabait aurre egin dieten bakarran. Esnaolaren 4. postuarekin batera, Bixente Mitxelenak 6. bukatu du.

Iturria: HITZA

2013-07-11

Kultur egitarauarentzat Aldundiko laguntza




Gipuzkoako Foru Aldundiak Legorretako udalari 4.000 eurotako dirulaguntza eman dio 2013ko kultur egitaraua gauzatu ahal izateko. Laguntza bi urteetan gauzatuko da, 2013 eta 2014an.

2013-07-10

Igor Larrea, subcampeon en el campeonato de España



El joven legorretarra Igor Larrea ha logrado la plata en la categoria JUNIOR en el XXXIX Campeonato de España de Recorridos de Caza, Gran Prix FITASC, organizado por la Real Federación Española de Caza (RFEC) este fin de semana (4,5,6 y 7 de julio), en el Centro Integral de Estudios y Prácticas Cinegéticas de la RFEC, en Castillejo de Robledo (Soria).
Este campeonato ha sido la antesala al Campeonato del Mundo de Recorridos de Caza que tiene lugar en esta sede de la Real Federación a partir de hoy miércoles 10 y hasta el 14 de julio, domingo, donde también participa nuestro vecino.



Fuente: Federación de Caza

2013-07-09

Odola emateko zita



Legorretarrok odola emateko zita berria dugu uztailaren 16an, hau da, gaur zortzi.

Ordutegia, arratsaldeko 5etatik 8,30tara parroki etxean.

Zenbakiak 4,30tatik aurrera banatzen hasiko badira ere, aurrez ordua hartu daiteke MielAnjel Amenabarrori deituz gero (659.587529).

2013-07-07

Jubilatuen txangoa Donibane-Lohitzunera



Urtero bezala, ALDAIETA jubilatu elkarteak Donibane-Lohitzune eta Hondarribirako txangoa egingo du Uztailaren 18an, goizeko 9tan abiatuko direlarik.

Izena emateko, gaur eta bihar, elkartearen bulegoan. Kostua: 25 euro.

2013-07-05

Excursión de donantes a Hendaia e Iruñea


La excursión anual que organiza la Asociación de Donantes de Sangre de Legorreta será  el día 7 de julio.

La salida será a las 9 de la mañana desde la parada de autobuses, dirección Hendaia primero e Ibardin después, para bajar a comer a Bera, al restaurante Zalain.

A la tarde, aprovechando que es el día de San Fermin, los donantes irán a Iruñea.

El precio de la excursión, será de 30 euros por persona en caso de los asociados, y de 5 euros más para los acompañantes.