PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-01-30

Elkartearen eguna ospatu zuen Bilkoinek



Bilkoin Elkarteak iragan asteburuan burutu ditu Elkartearen Egunaren baitan urtero antolatu ohi dituen ekintzak. Lehenik, Toka Txapelketako finala jokatu zen larunbat arratsaldean. Txapelduna Bixente Esnal izan zen, 9 aldiz asmatuz, Jose Mari Etxeberria (7) eta Balentin Iriondoren (6) aurretik. Mus Txapelketan berriz, Patxi Ibañez-ek eta Iker Martinez-ek lortu zuten garaipena, finalean Josean Mujika eta Jose Mari Gaztañaga garaitu ondoren. 28 bikotek hartu zuten parte txapelketan. Igande eguerdian bestalde, bazkideen arteko bazkariaren aurretik, Urteko Batzar Orokorra egin zuen Bilkoin Elkarteak.

Iturria: DV