PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-30

Igandean IGOR ESNAOLA izango da Gipuzkoako Sega Txapelketan






Izen emate epea martxoaren 22an amaiturik, 8 segalari bere partaidetza egiaztatu dute 2013 urteko ohiko sega txapelketarako.

Taldeen banaketa egiteko, talde burua, iazko txapeldun eta txapelduordea hartu dira eta zozketa egin ondoren taldeak horrela gelditu dira:

 1 TALDEA- Ekainak 2a goizeko 11:30 etan
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
.- Igor Esnaola Dorronsoro
.- Jesus Mari Goenaga Arruti
.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”

2 TALDEA- Ekainak 2a eguerdiko 12:30 etan
.- Mikel Alkorta Aizpurua
.- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Julen Gabirondo Izeta
.- Iban Pardo Andres


Kanporaketa saioa Zizurkilgo ARETA baserrian ekainaren 2an izango da. 1.Taldea goizeko 11:30 etan eta 2.taldea eguerdiko 12:30etan arituko dira.   Segalariak 30 minutuko lana izango dute eta  talde bakoitzeko kilo gehien mozten dituen bi segalariak  sailkatuko dira, finalerako.

Finala AIAn ekainak 23an , eguerdian ospatuko da.