PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-18

INSUMISIOA, Legorreta Garbiaren proposamena


Martxoaren 21ean, hau da, ostegunean Legorretako Udalak Atez Atekoa ofizialki jarriko du abian.

Dirudienez, Udala eta Legorreta Garbia herri plataforma arteko harremanak ez du inongo emaitzarik izan. Plataformak, inongo inbertsio berririk egin gabe, bosgarren ontzia praktikan jarri eta urte pare batez, birziklapen portzentai jakin bat lortu (denon artean adostutako portzentaia) baina Udalak ezezko borobila eman dio, atez atekoa BAI ala BAI inposatuz.

Hori dela eta, Legorreta Garbia herri plataformak aurreko asteazkenean egindako batzarrean (oso jendetsua) Atez Ateko bilketaren aurkako kampainarekin jarraitzea eta INSUMISIOA  sustatzea erabaki zuen.

Atez atekoaren aurka dagoen jende askok ere, kuboak hartu dituela jakingainean izanik (hala aitortu zuten, asteazkeneko batzarrean izandako jendeak), hartutako kuboak EZ ERABILTZEA aholkatzen dute. 

Puntualki joango dira informatzen egingo nahi dituzten ekintzaz, hori bai, asteburuan zabaldutako informazioari kasu eginez gero, Martxoaren 21ean izango da lehen ekintza. Adi egon.