PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-05-22

Pako Eskixabel legorretarra SORTUko disidenteen bozeramaile



Larunbat goizean 50 pertsonek osatutako taldeak "Askatasunaren Bidean" izeneko ekimena aurkeztu zuten Bilboko erdigunean, ezker abertzalearen egungo norabidearekin beren desadostasuna azaldu eta orain arte izandako borroka aldarrikatu eta duintasuna exijituz.

Ekimenaren aurkezpenean partehartu zutenak preso eta iheslari ohiak ziren, tarteko Pako Eskixabel legorretarra eta bertan, aurrera begirako estrategian, ez zuten alboratu alderdi politiko berria eratzea.