PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-10-20

AITZOL ARAMAIO Korto Lehiaketako bideo aurkezpena


Hementxe txertatzen dugu gaurko Korto Lehiaketaren finalera iritsitako kortoen aurkezpenaren bideotxoa.

Kotxe klasikoen topaketa ARRAKASTATSUA



Gaur goizean ospatu da Legorretako Kotxe Klasikoen 1go Topaketa eta ikusirik bertan bildu den jendetza, ekimen zeharo arrakastatsua izan dela esan daiteke. Zorionak antolatzaileei!

BILKOINek 2-0 irabazi zuen



Atzo ilunbarrean herriko BILKOIN futbol taldeak Tolosako Hirukideren aurka jardun zen. Partida 2-0 irabazi zuen.

Gaurko KULTUR egitaraua


URRIAK 20, LARUNBATA

11:00-14:00 Ibilgailu klasikoen konzentrazioa, plazan.
17:30 Legorretako II. Kaleko Atletismo Erakustaldia (altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta errelebo proba). (E).
19:30 III. Legorretako Pintura Lehiaketaren sari banaketa.
20:00 I. AITZOL ARAMAMAIO Korto Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari banaketa, Herri Zineman. (E/C).