PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-11-13

Zaborrak %18 gora azken bi urteotan




Beste hainbat herritan gertatzen ari den bezala, atez ateko zabor bilketa onartzearekin batera, zabor zerga igotzea datorkigu, hain zuzen ere, sistema hau dexente garestiagoa delako.

Legorretako udalaren webgunea itxita dagoenez ezinezkoa zaigu zabor bilketaren sarrerak eta irteeren jarraipena egitea baina Foru Aldundiko ogasun saileko UDALGIDAn begiratuta, berehala ohar gaitezke, zabor bilketaren defizita ez zela oso kezkagarria ez 2008, 2009, 2010 ez 2011 urteetan, oso bilakaera lasaia bait zeraman. Hori bai, 2012 urtean, zabor sistema berria zetorrela jakitean, zerga bilketa bixkortu egin zen eta zer esanik ez, 2013 urtean.

Udalak errekonozitzen duen bezala, 2013 urtean zabor zerga %8an igo zuen eta 2014rako, beste %10ean. Hau da, azken 2 urteotan %18an.

Hori bai, atez atekoari dagokion erabakia makillatzerakoan, defizit historikoaz mintzatzea da argudio errezen eta ofiziala.