PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-12-05

Bilkoinen azken garaipenaren errelatua




Aurreko ostiralean Bilkoinek Azkoitikoen aurrean izaniko garaipenaren errelatua egiten du DVko herriko kronikak.

Iturria: DV

Aste betean 410 sinadura bildu ditu LEGORRETA GARBIAk




LEGORRETA GARBIA plataformak bere aurkezpen ofiziala egin zuen pasa den azaroaren 16an eta bertan argi utzi zuten, heuren helburua, birziklapena bultzatzeko asmoz, herrian  5. zaborrontzia hedatzea eta aldiz, atez ateko zabor bilketa eragoztea zela.

Bertan iragarri zen, herritarren sinadura biltzeko kanpaina bat egingo zutela eta honenbestez, etxez etxe orriak banatu eta kalean ere, 2 egunez, sinadurak biltzeko mahaia ipiniko zutela.

Orriak zabaltzen azaroko azken astean hasi ziren eta beren esanetan, kanpainak aurrera jarraituko du abenduaren 16 arte. Beraz egun horretarte, ipinitako posta kutxara bidali daitezke sinadurak.

Bestalde, sinadura kanpaina arrakastatsua dela adierazten dute, lehen astean, 410 legorretarren sinadurak bildu dituztelarik, baina, ez daude horrekin konformatzeko prest eta Udalari, atez atekoaren aurkako iritzia
nabarmentzeko eta 5. zaborrontziaren aldeko jarrera azpimarratzeko, beti ere, beren ustez, behar beharrezkoa da ahalik eta sinadura gehien biltzea; beraz, abenduaren 16rarte jarraitu sinadurak bidaltzen animatzen dute.


Iturria: LEGORRETA GARBIA