PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-11-26

Gaztain janaren BIDEOA






AHTko tunel faltsua egiten



Legorretako herrian Abiadura Haundiko Trenaki mendiak zulatzen dituen 2.814 metrotako bi tunelak egin dituzte, lehena Itsasondoko muga eta Aldaolas auzotik Allegiko harrobiraino eta bigarrena harrobitik Ugaran parean Ikaztegietako mugaraino.

Allegi parean, hirurehun metro inguruko trazatuan trenbidea azaleratzeko egindako proiektua aldatu egin zen,  udalak sartutako alegazio bati esker eta oraingoan, argazkian ikus daitekeen bezala, alegazioan eskatutako tunel faltsua gauzatzen ari dira.