PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-11-15

JOSUNE OTAMENDI hil da. Goian Bego



Gaur goizean, Legorretako herria izugarriko berri tamalgarriarekin jeiki da, hain ezaguna zen Josune Otamendi hil da. 

Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, larunbata, arratsaldeko 7tan izango da Salbatore deunaren parrokian.

Besarkada bat bere familiarentzat.

Goian Bego


Bihar SAGARDO EGUNA



Bihar, arratsaldeko 6tatik aurrera, SAGARDO EGUNA ospatuko da herriko plazan. 6 sagardotegietako uzta izango dugu dastatzeko eta horrezaz batera, pintxoak izango dira. Edalontzi bakoitzak 3 eurotako kostua izango du eta pintxo bakoitzeko euro bat.

Antolaketa lanetan herriko hiru elkarteak jardungo dira: Jota-Kea, Bilkoin eta Aldapa-Haundi.