PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-02-21

Adineko ezinduen familientzat ikastaroa



Legorretako Udalak, Aldundiaren SENDIAN programaren barruan eta elkarlanean, adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzat prestakuntza ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa otsailaren 25, 26 eta 27an izango da , arratsaldeko 3tatik 5,30tara, Udaletxeko areto nagusian eta ikastaro hau Emozioen kudeaketaren inguruko izango da.

Interesa duenak aurrez izena eman beharko du.